Skip to main content
Mugat zaintza zerbitzua

MUGAT irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Zaintza etxean jaso nahi duten adinekoei eta mendekoei aukera bat emateko sortua da.

Premian daudenen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu, bizi daitezen beren etxean zainduta, beren erara eta beren ohiturekin. Horregatik, MUGATek adineko eta mendeko bakoitzaren autonomia pertsonala sustatzen du eta pertsona guztiei zor zaien erabakitzeko ahalmena bideratzen du: bakoitzak desiratzen duen zaintza kudeatzen laguntzen dugu.

MUGATen pertsonekin batera hazi nahi dugu, erabiltzaileek eta beren familiek aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagundu, bizi-kalitate hobeago baten bila. Horregatik, autonomia pertsonala indartzen eta norberaren gaitasunak sustatzen saiatzen gara, bakoitza bere bizitzaren parte-hartzailea eta jabea izan dadin eta, hartara, nola zaindua izan nahi duen bere ekimenez erabaki dezan. Baina, ahaztu gabe familia puzzlearen atal nagusia dela eta denok prozesu honen partaideak garela.

MUGATen pertsonengan sinesten dugu. Bakoitzak bere beharrak ditu eta behar horiek bat egin behar dute norberaren ibilbidearekin; horregatik, bakoitzarentzat berariazko zerbitzua diseinatzen dugu. Diseinuaren prozesu horretan, ezinbestekoa da pertsonen beharretan eta gaitasunetan oinarritzea, oztopoak gainditu eta aurrera egin ahal izateko. Horretarako behar-beharrezkoa da konfiantzazko inguruneak eta harremanak sortzea: gertutasunez eta gardentasunez jokatzea. Apaltasunez eta leialtasunez lan eginez, oztopo txikiak gainditu daitezke eta beharrean dagoenaren bizimodua hobetzen lagundu. Hitz batean, KALITATEZKO BIZIMODUA lor daiteke

Gure zerbitzuak

Zure etxean bizitzen jarrai dezazun, behar duzun langilea aurkitzen lagunduko dizu MUGATek, zure beharrei hobeto datorkiena eta hobekien zainduko zaituena eskaintzea baita gure helburua. Tramite guztiak egiten lagunduko dizugu, zerbitzu integrala edo puntuala jasotzeko aukera izan dezazun, zure nahiaren arabera. Horretarako, beharrezkoa izaten da erabiltzailearen egoera orokorraren berri izatea eta haren beharrak, gaitasunak eta mugak ezagutzea.

Beraz, lehen urratsa elkar ezagutzea izango da, zuek etxekook gure zerbitzuaren inguruan informazio zehatza jaso dezazuen eta guk zuen berri izan dezagun. Horren ondotik hasiko ginateke komeni den zerbitzua diseinatzen.

hobetuz-ortopedia-logo
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.