Gurpildun aulki elektrikoa I-Discover 2
Gurpil-aulki elektriko ultraarina, esku bakarrarekin tolestu daiteke
I-Discover 2 Wellell markako gurpil-aulki elektriko ultra-arina da. Toleste-sistemari esker, esku bakar batekin itxi daiteke, horrela errazago garraiatuz. Bere dimentsio trinkoei esker oso egokia da espazio txikietarako eta berarekin bidaiatzeko.
Modelo honek pertsonalizazio handia du, erabiltzailearen beharretara erraz egokitzen baita. Bizkarralde hidrauliko etzangarria du, 35°-ra artekoa, ezin hobea jarrera-aldaketetarako eta presioa arintzeko. Erruedadun oin-euskarri bikoitzak hanka bakoitzaren altuera modu independentean doitzea ahalbidetzen du; beso-euskarri eraisgarri eta erregulagarriek eta buru-euskarriak, berriz, are gehiago hobetzen dute ergonomia.
Ahots bidezko abisuak dituen joystick digitalak hiru gidatzeko modu eskaintzen ditu: ECO (optimizatua), NOR (normala) eta SPT (kiroletakoa).
Bibrazioak murrizten dituen Dem Legs suspentsiori eta besoen arteko 47,5 cm-ko zabalerari esker aulkiak erosotasun handia ematen du. Objetuak gordetzeko eserlekuaren azpian saski bat du.










